XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Euskal Herriko kantonamenduak 15 dira eta 1881-etik honakoan bozaldietarako hiru boz-eskualdetan banatzen dira; honela: Baiona I: Baiona-Iparrekialdea, Baiona-Iparmendebaldea, Biarritz eta Uztaritz-ko kantonamenduekin.

Baiona II: Bidaxune, Ezpeleta, Hazparne, Bastida eta Donibane-Lohintzungo kantonamenduekin.

Maule: Iholdi, Maule, Baigorri, Donibane-Garazi, Donapaleu eta Atarratzeko kantonamenduekin.

Hiru boz-eskualde hauek ez dute euskal probintziekin zerikusirik.

Zuberoak, (Maule, Atarratze) zenbait lurralde behenafarrekin (Iholdi, Baigorri, Donibane-Garazi, Donapaleu) eskualde bakarra egiten du.

Lapurdi, berriz, bi boz-eskualdetan erdibitua dago.

Elekzioetarako honela banatu den Euskal Herri honetan, 1876-an 159.802 bizilagun ditugu; 1911-n Hiriart-Urrutyren azken urteetan, 182.002 dira euskaldunak (103) KANBLONG, R.: aip. lanean, 74.

Errepublikarekin euskaldunok, biziki axolatzen dira politikan, garaiak uzten eta herriari ematen zitzaion egokieraren arabera elekzioetan, alegia, bozetan.

Bozaldiek oihartzun handia dute euskal lurraldeetan.

Bozemateko nagikeriak bazterturik, euskaldunek hein nabarben batetan hartuko dute parte, eta biarnesek baino arduratuagoak agertuko dira, salbuespen bat edo beste aparte.